CWIHE Erasmus+ proiektuaren 5. topaketa GRAZ-Austrian

2016/09/18 23:00:00 GMT+1
Goi-mailako Hezkuntza Dualaren Europar Sarea sortzeko proiektukideak Austrian bildu dira FH Joanneum Unibertsitatearen egoitzan.

CWIHE (Goi-mailako Hezkuntza Dualaren Europar Sarea) Erasmus+ proiektuaren bazkideok proiektuaren 5. topaketa egin dugu, oraingoan GRAZ, Austrian.

FH Joanneum Unibertsitateari egokitu zaio PRESTAKUNTZA ASTEA antolatzea.  Beraien dualeko programetaz azalpenak eman dizkigute, gradua zein masterra

Dualeko ikasleek alternatzia fasea egiten duten 2 enpresetara egin dugu bisita, eta ikasle zein tutoreekin hitz egin dugu (*)

Bestalde, partaideen Sarea handitzeko eta proiektuaren zabalkundearekin hasteko, proiektuz kanpoko 3 erakunderen eskaerak izan ditugu: Kroazia, Portugal eta Espainiatik. Oraingoan Pula Polytechnic Kroaziako ordezkariekin bildu gara.

(*)

Magna Steyr Fuel Systems, Sinabelkirchen (David Eibl, alumni PTO and ENP)  
Puntigamer Brewery (Gerald Zanker - production manager, Mathias Toth - alumni PTO)