4. Ariketa - Soluzioa

Pausuz-pausu nola egin ariketa.

Aurreko ariketan gordetako Folleto3.sla fitxategia ireki. Gorde folleto4.sla izenarekin

2. Orrialdean

  • Atzeko plano-ren geruzan egonda, errektangelu bat sortu orrialdearen goialdean:

    • Orrialdearen zabalera guztia hartuko du. Gogoratu milimetro batzuk orritik kanpo egon beharko dela (normalean 3mm), "sangradoa".
  • Kolore-betegarria gorria izango da (Red3)
  • Errektangeluaren marra ez du kolorerik edukiko
  • Kopiatu eta itsatsi errektangelu gorria 3. eta 4. orrialdeetan. Horretarako, kopiatu nahi dugun errektangelu gainean jarri, Editatu: Kopiatu. 3. orrialdera joaten gera eta Editatu: Itsatsi. Horrela 3. orrialde honetan hondo gorriko errektangelu bat sortuko da, 2. orrialdean zegoen errektangeluaren dimentsio eta posizio berdinekin. 4. orrialdean gauza bera egin eta OK.

3. Orrialdean

  • Hurrengo triangeluak marraztu (10mm zabalera x 10 mm luzera) orrialdea horrela geratu arte:

Hasteko, forma bat sortuko dugu. Forma-tresna hartzen dugu, triangelua eta lehenengoa sortzen dugu.

Eta gero Kopiatu, Itsatsi eta Propietateak: Biraketa erabiliz beste triangeluak sortzen joaten gera eta bere lekuan jartzen

Lana gordetzen dugu hurrengo ariketan erabiltzeko