ZIRKINKA Programan parte hartu 15 emakume elgoibartarrek, IMHko instalakuntzetan antolatutako ikastaroa bukatutzat eman dute

2009/11/19 13:27:00 GMT+2
Gipuzkoako Foru Aldundiko ZIRKINKA Programa dela eta, Fondo Empleok, IMH eta Zerikasiren laguntzarekin antolatutako ikastaroa izan da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko ZIRKINKA Programa dela eta, Fondo Empleok, IMH eta Zerikasiren laguntzarekin antolatutako ikastaroa dela eta, 15 emakume elgoibartar izan dira gure artean azaroaren 2tik 18ra bitartean. Tailer hauetan, estetika, dekorazioa eta lana bilatzeko teknikei buruzko gaiak jorratu dituzte.

Horrez gain, Zerikasi Bitartekotza Zerbitzuak ere, zerbitzua eta ikastetxeari buruzko aurkezpena egin diegu zerbitzua ezagutu eta zabaltzeko asmoarekin. Hitzaldia eman eta gero, emakumeek azaldutako ikasten jarraitzeko nahiak direla eta, norberaren behar eta posibilitateen araberako formakuntzaren ibilbide pertsonalizatu bat eskeini zaie guztiei.

Momentuz, hurrengo abenduaren 9rako, Internet hastapen ikastaro baten eskaintza egin zaie Elgoibarko KZ Gunearen laguntzarekin.

Animo ba neskak!