ADDICOMP proiektua

2025/09/18 16:55:00 GMT+2
Euskal proiektu berritzaile batek 3D inprimaketa maila berri batetara eramaten ari da

ADDICOMP proiektuan (ELKARTEK, KK-2024/00071), ikertzaile-talde batek fabrikazio aditiboa hurrengo mailara eramaten ari da, 3D inprimaketan bi berrikuntza uztartuz: ez-planarreko inprimaketa eta zuntz jarraituen errefortzua.

Taldeak zuntz mozketa mekanismo berritzaile bat garatu eta makinan txertatu du, eta horri esker posible da 3D ibilbide berriak sortzea. Horiek ohiko XY plano lauaren ordez azalera kurbatuetan inprimatzeko aukera ematen dute. Prozesua ibilbideak gainazaletan proiektatzean eta horiek G-code bihurtzean datza, inprimagailuak zuzenean exekutatzeko moduan.

Bideo batean ikus daitekeen bezala, bi buru dituen makina baten bidez egiten da lana: bata polimeroarekin eta bestea zuntzarekin. Biak koordinatuta aritzen dira, eta zuntza polimeroz aurrez inprimatutako gainazalaren gainean kokatzen da.

Helburu nagusia isogrid sare egitura arin eta zurrunen fabrikazio automatizatua lortzea da, fabrikazio aditiboaren arloan aurrerapauso garrantzitsuak emanez. Irudietan dagoeneko ikus daitezke lehen emaitza itxaropentsuak.