Heziketa zikloetako ikasleak izan dira ikasgeletara itzuli diren aurrenekoak

2020/05/26 09:00:00 GMT+2
Lanbide Heziketako zenbait ikasle jarduera presentzialera itzuli dira aste honetan, konfinamendua arintzeko bigarren fasea hastearekin batera.

 

(Argazki eta bideoa: barren.eus)

Josu Torrealdeak IMHko CIFP-LHII zuzendariak barren-eko kazetariei azaldu dizkie aurrez-aurreko eskolak berriz eman ahal izateko hartu ditugun neurriak.

IMHko heziketa zikloetako hainbat ikaslek errefortzu eskolak jasoko dituzte lantegi, laborategi eta ikasgeletan. Azterketak presentzialak izango dira guztientzat ekainaren bigarren astean.

Bestalde, Lanbidek emandako aginduari jarraituz, alarma egoera hasi aurretik martxan zeuden langile eta langabeentzako ikastaroak pixkanaka itzuliko dira eskola presentzialetara aste honetatik aurrera eta kasu guztietan bezala, segurtasun neurriak ezarriz.

IMHko Unibertsitate Eskolako klaseak, hau da, gradu, master eta espezializazioak, on-line sistemarekin jarraituko dute.