IMH Ingeniaritzak Arrate Igoeraren 34. Edizioa babestuko du

2005/04/25 00:00:00 GMT+2
Euskal mendien zirkuitoetako pilotu aipagarrienek datorren maiatzaren 2an neurtuko dute beraien trebezia Arrateko aldapetan.

Antolatzaileek apirilaren 9ko eguraldi txarra zela eta data probaren aldatu egin behar izan zuten. Beraz, autoen azterketa maiatzaren 1ean arratsaldeko 16.00etan, Eibarko Toribio Etxeberria kalean izango da eta proba maiatzaren 2an goizean. Azkenik sari banaketa Unzaga plazan egingo da.

Arrate Igoera euskal igoeren txapelketan puntuatuko du eta bertan euskal pilotuak eta beste erkidegoetakoak ere parte hartuko dute. Escudería Eibar, antolatzaile dena, ahalegin handiak egin ditu dena prestatzen, ihaz arrakasta handia izan zuten bide bazterrak jendez gainezka betetzea lortu bait zuten.