Ingeniaritzako bigarren mailakoek PAMS proiektuak aurkeztu dituzte

2011/07/29 00:00:00 GMT+2
Txandakako ingeniaritzako ikasleek proiektu zientifikoaren ondoren modelizazio proiektuak garatzen dituzte.

Txandakako IMH Ingeniaritzan proiektu zientifiko-teknikoak egin ondoren, ikasle batzuk oinarri bezala hartzen dituzte PAMS (modelizazio proiektuak) burutzeko. Proiektu hauekin, lan egiten duten enpresako arazo praktiko baten aurrean, ezagutza zientifikoak eta teknologikoak aplikatzeko gai direla azaldu behar dute.

Bigarren mailako ikasleek 15 taldetan antolatu dira PAMSak egiteko. Aurkeztu dituzten proiektu batzuren adibideak hemen dituzue:

  • Layout-aren analisi eta optimizazioa
  • Muntai lerro baten efizientziaren hobekuntzarako TPM lan sistemaren modelizazioa
  • Prozesu orrien eredu hoberena sortu eta balioetsi
  • Tapen hornikuntzaren optimizazioa
  • Mantentze prebentiboaren txostenaren automatizazioaren modelizazioa
  • Ekoizpen prozesuen fluxuen simulazioa
  • Isurien egiaztatze eredua
  • Trokelgintza ataleko layout-aren modelizazioa
  • Zuntz-optikoaren kolektorea