Zikloak martxan jartzeko fasea hasi dute Tianjin CSM Lanbide Heziketako Institutuan

2004/12/10 01:00:00 GMT+2
IMHko estrategiari buruzko adituak bi aste egin ditu Txinan, bertako irakasle eta langileei kudeaketa planak nola jorratu irakasteko.

Urte bete da Proschools-ek sustaturiko proiektuaren barrutian Tianjin CSM Lanbide Heziketako ikastetxea inauguratu zela. 2004 urtean irakasleak eta zuzendariak prestatu dira IMHn heziketa iraunkorra martxan jartzeko eta jada CAD-CAM eta CNC ikastaroak eta produzkio zerbitzuak eskaintzen dituzte.

2005eko helburua CNC Mekanizazio arloari buruzko Heziketa Zikloa martxan jartzea izango da eta horretarako beharrezkoak diren tresnak nola erabili eta aplikatzeko Txinara bidaiatuko dute IMHk dagokien adituak 2005 urtean zehar.

Lehen fasean CSM Tianjineko 25 langileek planifikazioa eta kudeaketa plana landu dute.