IMHko 85 ikaslek jaso dute gaur diploma Heziketa Zikloetako kurtso amaiera ekitaldian

2006/06/29 23:00:00 GMT+1
H asierako Lanbide Heziketako (HLH) ikasleen ikasturte bukaerako ekitaldian Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea , Elgoibarko alkate ordea, AFMko zuzendaria, Markel Irizar Euskalteleko txirrindurali profesionala eta IMHko ikasle ohi eta Jon Oregi, IMHko ikasle ohi eta Talleres Aibeko Kalitate arduradunak parte hartu zuten.

Goi-mailako Proiektu Mekanikoen Garapena, Mekanizazio Bidezko Produkzioa, Industri Ekipoen Mantenimendua, eta Erdi-mailako Mekanizazioko Teknikoa eta Makineria eta linea eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektro-mekanikoa adarretako bigarren urteko ikasleek izan ziren diplomak jaso zituztenak ekainaren 30eko ekitaldian. Joxean Egaña, IMHko zuzendariak ikasleei adierazi zien Interneten abiatzeko dagoela IMHko ikasle ohientzat prestatutako ataria, ibilbide profesionalean orientazioa eta laguntza jaso ahal izateko behar dutenean. Miguel Angel Mugica, Elgoibarko alkate ordeak, animatu egin zituen Elgoibarko eta inguruko enpresetan lan egitera, enpresak langile beharrean aurkitzen baitira, bereziki fabrikazio mekanikoan. Urte gutxitan ere jende asko jubilatzeko dago eta horrek belaunaldiko erreleboaren beharra suposatuko du.

Bestalde, Xabier Ortuetak, AFMko zuzendariak gogoratu zuen merkatuak makina erremintaren sektoreari eskatzen diona eta ondorioz langile berriek ere aurre egin beharko dutena: goi-mailako balio erantsia, malgutasuna eta espezializazioa, etengabeko prestakuntza, aldaketen aurrean bilakatu ahal izateko.

Markel Irizar, Euskalteleko txirrindulari profesionala eta IMHko mantenimentuko ikasle ohiari elkarrizketa egin zion Jon Oregik, Talleres Aibeko kalitate arduradun eta baita Markelen ikaskide ohia IMHn. Biok elkar ikasi zuten eta ondoren, batek bizikletarekin jarraitu zuen eta besteak bizikleta utzi zuen IMHko Ingeniaritza Eskolan ikasten jarraitzeko.

Markelek bere konbentzimendua aipatu zuen txirrindurari bezala abiatzeko eta baita bere senide eta lagunarteko laguntza handia, gaisotasun larri bati aurre egiteko. Bere ibilbide profesionala azaldu zuen eta gogoratu zuen noizpait txirrinda aparkatu beharko duela eta beste ogibide bati egin beharko diola. Horretarako zeharo beharrezkoa ikusten du prestatuta izatea eta formazio bat edukitzea, bere kasuan, lanbide heziketa, oinarri bezala balio diona eta segurtasuna ematen diona, alegia.

Diplomak banatu eta argazkiak egin ondoren, Iñaki Mujikak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordeak itxi zuen ekitaldia ikasleak eta irakasleak ere zorionduz. Lantokiko prestakuntzan ikasleek adierazten duten jarrera goraipatu zuen (sailburuordetzat egin duen azken galdetegia aipatu zuen) eta Markelen bizikleta dela eta gonbaraketa bat egin zuen. “Pentsa ezazue bizikleta, nola pieza anitzez osatua dagoen eta denek kate bat bezala elkar lanean egiten dutela. Bizikleta Euskal Herria dugu eta kateko pieza garrantzitsu bat Lanbide Heziketa, ezinbestekoa kate hori eten gabe aurrera egin dezan gogoz, urrutira iristeko.

Ikusi argazkiak...