Pribatutasun ezarpenak

Gehienetan lehenetsi bezala uzten dugu dena, baina gure profilak, argazkiak, etiketatutako argazkiak,... nork ikusiko dituen murriztu dezakegu. Hemen denboratxo bat pasatzea gomendatzen dugu.

Goazen Kontura: Pribatutasun ezarpenak atalera.

Privacidad

Pribatutasuna konfiguratzeko atal batzuk daude:

Privacidad
  • Profileko informazioa: Gure profilaren pribatutasun konfigurazioa: informazio fitxan sartu dugun informazioa, argitaratuta dauzkagun argazkiak, horman idazten ditugun gauzak.
  • Kontaktuen informazioa: Gurekin harremanetan jartzeko informazioa (e-posta, telefonoa,...) nork ikusten duen kontrolatu dezakegu.
  • Aplikazioak eta web-guneak: Gure pribatutasun kontrola, guk edota gure lagunek aplikazioak erabiltzen ditugunean.
  • Bilatu: Nork aurki gaitzakeen Facebooken, Googlen eta horrelako lekuetan bilatuta.
  • Nor ez dugun nahi: Erabiltzaile batzuek Facebooken gurekin harremana ezin dutela eduki erabaki dezakegu. Hemen egingo dugu.