Agur Argentinako Errosario-ko irakasleei

2003/11/07 00:00:00 GMT+1
Lau astetan zehar makinen automatizazioari buruzko ikastaroa jaso dute, Eusko Jaurlaritzak beraien ikastetxeetara bidalitako tornuak erabiltzen ikasteko

Iosune Berasategik, Hezkuntza Berrikuntza eta Transferentziako zuzendariak, diplomak eta ziurtagiriak banatu dizkie agurraren ekitaldian. Argentinatarrak egin duten ikastaroen positiboki ebaluatu dute eta orokorrean Euskadin dagoen lanbide heziketaren goi-maila eta bertakoen lanerako filosofia eredutzat jo dute. IMHko arduradunek ameriketarren jakin-nahia eta zintzotasuna nabarmendu dute.