Ikastaroa: LTZ estrategia makina-erremintaren arloan

2009/01/21 01:00:00 GMT+2
AFMko bazkideei zuzendutako ikastaroa otsailaren 4an emango da Elgoibarko IMHn, Arisa, Danobat, Fatronik eta Zayer enpresetako hizlarien parte-hartzearekin.

Ikastaroaren egitaraua (triptikoa) deskargatu ...


Izen ematea:


Ikastaroaren helburuak:

Makina Erremintaren bezero eta fabrikatzaileen arteko harremana aldatu egin da azkeneko urteetan, salerosketa harreman hutsetik laguntzan oinarritutako harremanera igaro da.

Sektorea jakitun da bezero-fabrikatzailearen arteko harremanean eragiten duten faktoreak hobetu behar direla, eta badaki hobekuntzak bereizteko aukera emateaz gain,  beste batzuk sartzeko mugak ezartzeko eta salmentak eta mozkinak hobetzeko aukera ere emango diola.

LTZ (laguntza teknikorako zerbitzua) negozio-unitate eran sortzeak zerbitzu hobea eskaintzen lagunduko die, baita bezeroaren arazoen aurrean gertuago egon eta soluzio berriak eskaintzen laguntzea ere. Gainera, bezeroaren fidelizazioan eta hobekuntzan jauzi kualitatiboa emango dute.

Jardunaldian, lehenik, LTZ  zerbitzu independiente bat abiatzeak eragin ditzakeen gainean hausnarrarazi nahi dugu jendea, eta azkenik, dagoneko LTZ unitateak badituzten beste fabrikatzaile batzuen esperientzien berri izan nahi dugu.

Ikastaroa nori zuzentzen zaio:
  • Makina erreminta arloko gerenteentzat
  • Makina erremintaren LTZen arduradunentzat

Edukiak:
  • Jasangarritasunari begirako diseinua: sarrera, metodologia eta ebaluazio-irizpideak.
  • Bizi-zikloaren kostuen kalkulua: sarrera, beharrak, LCC ereduak eta makina-erremintaren sektorean ezarketa.
  • RAM parametroen kudeaketa: definizioak, datu-eskuratzea, iragazkiak, kalkulu analitikoa eta estatistikoa.
  • Ingurune-inpaktuaren kalkulua: sarrera, ekodiseinuaren metodologiak, estandarrak eta araudiak, ekoadierazleak, praktika onen esku-liburua, eta abar.
  • Makina-erreminten alderdi sozialak ebaluatzeko eta hobetzeko kontuan hartu behar diren alderdiak: segurtasuna, ergonomia, eta abar.
  • Adibide praktikoak: Makina-erreminten diseinuaren fasearen ebaluazioa, jasangarritasunaren 3 bektore nagusi hauen arabera: bektore ekonomikoa, ingurumen-bektorea eta bektore soziala.

Egutegia:
  • Iraupena: 5 ordu, 09:00-14:00
  • Data: 2009ko otsailaren 4a
  • Tokia: Elgoibarko IMH.. nola iritsi
  • Irakasleak: Arisa, Danobat, Fatronik eta Zayer

Matrikularen salneurria: 150 euro. (bazkaria barne).