Gaitasunen Egiaztapenerako Gailua

2006/02/16 01:00:00 GMT+2
Gaitasunak egiaztatzeko frogak egin dira IMHn otsailean, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatuta, Kalitatearen eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren bidez.

Otsailak 14, 15 eta 16 bitartean, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako "Makineria eta linea eroanbideen instalazioa eta mantenimendu elektro mekanikoko Teknikaria" titulua lortu nahi duten izangaiak, gaitasunen egiaztapenerako frogak egin dituzte Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua, Usurbilgo BHI, Armeria Eskola eta Barakaldoko BHI Meatzetako irakasleek gidatuta.

Adierazitako frogetan, izangaiak bere gaitasun eta trebetasunak erakutsi beharko dituzte, beharrezko titulua lortzeko modulu edo konpetentzi unitateak egiaztatzen joan daitezen. Esandako titulua lortzeko frogak, Makina Erremintaren Institutuan egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko mailako.

Momentuz, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ondorengo zazpi tituluak egiaztatu dira: Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak, Telekomunikabide eta Informatika Sistemak, Mekanizazioa, Mekanizazioaren Bidezko Produkzioa, Sukaldaritza, Karrozeria eta Makineria eta Linea-Eroanbideen Instalazio eta Mantenimendu Elektromekanikoa.

Gaur egun, erdi eta goi mailako ondorengo beste lau espezialitate garatzen ari dira, martxorako prest egotea espero direnak: Administrazio eta Finantzak, Obren eta Planen Burutzapena, Soldadura eta Galdaragintza eta Ibilgailuen Elektromekanika.