Worldskills 2011 London, esperientzia ahaztezina Larraitzentzat

2011/10/11 00:00:00 GMT+2
Heziketa zikloa ikasi, ongi prestatu, eta Euskoskills eta Spainskills probetatik pasa ondoren mundu mailako lanbide heziketako Worldskills 2011 Londonekin amaitu da azken fasea IMHko ikaslearentzat.

 

Worlskills London 2011 Lanbide Heziketako Olinpiadetan aste beteko bizipen berezia igaro ondoren, IMHko ikasle-aditu bikoteak, Larraitz Uranga eta Juan Munin, lur-hartzen ditugu egun hauetan. Espainikako ekipoan parte hartu dute, biak CNC Fresatzeko skillean. Guztira 19 ikasle dira proba honetan eta 2 urrezko (Japonia eta Korea), 2 brontzezko (Liechtenstein eta Brasil) eta 5 bikaintasun domina banatu dituzte, azken hauek 500 puntu gainditu dituztenei. Larraitzek 439 puntu lortu ditu guztira.

Espainiako taldearen emaitzak apalak izan dira domina-zerrendan: bikaintasun 2 domina lortu ditu, "iturgintza eta berogailuetan" eta "diseinu grafikoaren teknologian". 39 posizioetatik Espainia 38.ean gelditu (39. posizioan 10 herrialde daude) eta guztira 48 herrialdek parte hartu dute Worldskills lehiaketan.

Herrialde batzuk olinpiadetan parte hartzen ohituta daude, hauen baliabide eta erakustaldia ikustea besterik ez zegoen, eta olinpiadetarako estrategia erabat markatuta dute, beraz hor ikus daiteke emaitza: domina-zerrendan gehien lortu duen herrialdea Korea izan da, ikasle parte hartzaileen media 530,58koa izanik 36 domina lortu ditu eta 38 parte hartzaile izan dira. Espainikoak 31 ikasle izan dira, eta batazbesteko puntuazioa 469,65koa izan da.

Esan beharra dago Larraitzek erabili behar izan dituen makinak (asiatikoak) eta programak ez direla ohikoak guretzat, ezta gure merkatuarentzat eta beraz, ezin izan da lehiatu maila berean.

Ez dezagun ahaztu, lanbide heziketako ikastetxe bezala, gure helburua ikasleak ongi prestatzea dela eta merkatuari ongi erantzungo dion teknikari kualifikatuak lortu. Worldskills bezalako ekimenak oso baliagarriak dira, hemendik ere asko ikas daitekeelako, esaterako, egoera zailen aurrean moldatzen ikastea. Eta ez dago zalantzarik horrela izan denik eta emaitza ona lortu denik.