Aitor Agirre, Goratu Taldeko I+G+b zuzendaria, IMH 2005ko ikasle ohi aipagarria

2005/04/08 00:00:00 GMT+2
Makina Erremintaren sektorearekin lotutako 27 enpresen elkarlanarekin, IMH Sarien banaketa egin zen Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.

Ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei gure esker ona emateko helburuarekin, apirilaren 11an, enpresa eta erakundeetako ordezkariak elkartuko ziren Makina Erremintaren Institutuan.

Maria Victoria Aguirregomezcota, Elgoibarko Alkatea, Josu Riezu, AFMko Kalitate Zuzendaria (Makina Erremintaren Fabrikatzaileen Elkartea), Jon Ormazabal, Danobat Elkarte Kooperatiboko Giza Baliabideetako Zuzendaria eta y Joxean Egañak, IMHko Zuzendari Gerenteak parte hartu zuten ekitaldian.

IMH 2005 Ikasle aipagarria (1.200 eurotako ikasketa poltsa)

Aitor Galdos Lafuente (Bergara), goi-mailako heziketa zikloko bigarren mailako ikaslea, Fabrikazio Mekanikoaren arlokoa.

Aipamen berezia (1.200 eurotako ikasketa poltsa)

Ivan Segovia Grajera (Azkoitia), goi-mailako heziketa zikloko bigarren mailako ikaslea, Industri Ekipoen Mantenimenduko arlokoa.

IMH 2005 Ikasle ohi aipagarria

Aitor Agirre Andonegi (Mutriku), modulu esperimentalen diseinuko ikasle ohia, IMHn lanbide heziketako ikasketak 1991an burutu zituen eta IMH Ingeniaritzako lehen promozioko ikasle ohia, (1996-1999).

Aurten IMHk salbuespen bat egin du sariak emateko orduan, ikasle aipagarria eta fabrikazio arloko aipagarria pertsona bera izatean. Institutuak bi sari mantendu ditu eta biak pertsona bakarrari eman ordez, “aipamen berezia” egin du IMHn bigarren aipagarrienari emanaz.

Aitor Agirre Andonegi, Goratu Taldeko I+G+b Zuzendaria, ikasle ohi sarituak bere ibilbide profesionala azalduko zigun, sektore garrantzitsu batean, ekonomia globalaren aldaketak direla eta, oinarrizko aldaketak jasaten ari den eta euskal ekonomian zuzenean eragiten ari delarik.

Profil berritzaile, bultzatzaile eta era berean kritikoa duen ikasle ohiak hurbileko ikuspegi praktikoa irakutsiko zigun, lanbide heziketan ikasketak hasi eta izan dezakeen gazte baten bilakaera, alegia.

IMHk eskertu nahi ditu IMH Sarien enpresa babesleak

AIR CONTROL, S.A., DANOBAT TALDEA, ETXE-TAR, S.A., INDUSTRIAS AGME, S.A., INTZA, S.A, JL FRENCH ANSOLA, MAPFRE

eta laguntzaileak

ALCORTA BROCKHAUS, S.A., AUTOMATION ORIA, S.L., BERDIN, S.L., BIELE, S.A., CRISTALUX LIMPIEZAS, S.L., DELTECO, S .A. , ENGRANAJES GRINDEL, S.A.L., FAGOR ARRASATE, Koop. E., GAINDU,S.A, GLUAL HIDRAULICA, S.A, GRUMAL, S.L. (PEMEC), INDUSTRIAS ALGA,S.A, INDUSTRIAS KOKATU, S.L., INDUSTRIAS METALA, S.L., KONDIA, S.L., MAZA, PIXEL, S.L., SAMMIC, S.L., SIERRAS SABI, T.M.NORMA, S.A

Informazio gehiago...