IMHk eta CESIk Hezkuntza Ikerketa alorrean lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute.

2011/01/27 01:00:00 GMT+2
Frantziako CESI taldeko LIEA hezkuntza ikerketa laborategiak, IMHrekin lan egingo du txandakako prestakuntzan eta zientzian aplikatutako PBL metodologien ikerketan.

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak hamabost urte daramatza CESIrekin, (*) prestatzen dituen Frantziako erakunde nagusiarekin, elkarlanean IMHk eskaintzen duen Txandakako Ingeniaritza garatzen. CESIren zuzendaritzaren berritzea dela eta, Zuzendari Nagusia, Zuzendari Ordea, Taldeko Ikerketa eta Ingeniaritza Informatiko Eskolako Zuzendaria, Nazioarteko Erlazioen arduraduna, CESI taldeko komunikazio arduraduna, CESI Iberiako Zuzendaria eta CESI Iberiako Zuzendari teknikoak osatutako ordezkaritza, IMHko Zuzendaritzarekin elkartu da urtarrilean Elgoibarren, elkarlanean aurrera eramango dituzten proiektu berriei buruz jarduteko.
IM
Egonaldi honetan elkarlan hitzarmen bat sinatu dute, eta honekin, PBL (Problem Based Learning) alorrean Hezkuntza Ikerketa proiektu bat aurrera eramango da. Metodologia honetan oinarritutako esperientzi bat burutu nahi da, irakasgai zientifikoetan kontzeptualizazioa lantzen lagunduko duena, eta arazoen ebaztean abstrakzio gaitasuna eta enpresa munduan beraien aplikazioa garatzea ahalbidetuko duena.  Ikerketaren atal esperimentala Euskal Herriko eta Frantziako seiehun ikasle ingururekin landuko da. Ikasle hauekin hainbat froga burutuko dira PBL metodologia eta ohizko hezkuntza metodologia alderatzeko, euren bilakaera behatuz.

(*) CESI GROUPE, Ingeniaritza eskolako (ei.cesi) hamabi campus dituena Frantzian barrena eta Algerian kokatutako bat, azken honen egoitza nagusia Parisen duena, txandakako ingeniariak prestatzen dituen Frantziako erakunde handiena da. 900 diplomatu 2010ean, 460 master espezializatu, masterren %10 Frantziako eskola handiek eskainiak. Horretaz gain, goi mailako teknikari eta exekutiboen prestakuntza iraunkorra eskaintzen duen hirugarren erakunde frantsesa da.

Ikasi Ikastera Ingeniaritza