2. mailako Ikerketa Zientifiko-Teknologikoa eta PAMS

2010/06/23 15:13:00 GMT+1
Txandakako IMH Ingeniaritzako 2. mailako ikasleek PAMSa burutzen ari dira

Txandakako Ingeniaritzako bigarren mailari dagokionez 29 ikerketa zientifiko-teknologiko aurkeztu ziren lehen deialdian.

Honen ondoren, ikasleek proiektu zientifikoen modelizazioa (PAMS) egiten hasi dira ekaina eta uztaila bitartean, abuztuko oporren  aurretik amaitzeko asmoz. Guztira 15 proiektu proposamen aurkeztu dira banaka edo taldeka, lanean diharduten enpresetako garapen eta berrikuntza sailetan garatzen direnak.