Mekanizazioko Postgradua: kurtso hasiera ekainaren 23an

2003/06/02 23:00:00 GMT+1
Mekanizazioko postgradua Goi Mailako edo Ingeniaritza Teknikoko edo Goi-mailako ikasle edo titulodunei zuzendua dago eta helburua bai CNCdun makinak eta baita konbentzionalak erabiltzea da.

Edukinak: - Fresagailu konbentzionalean mekanizazioa (30 ordu) - Tornu konbentzionalean mekanizazioa (30 ordu) - Tornuan programazioa eta erabilera (30 ordu) - Fresagailuan programazioa eta erabilera (30 ordu)

Iraupena 120 ordutakoa izango da; datak datorren ekainaren 23tik uztailaren 24ra; ordutegia, arratsaldeko 14.00etatik 20.00ak arte, astelehenetik ostegunera.

Salneurria 950 eurotakoa da.

Izena emateko epea datorren ekainaren 18an amaituko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Leirekin harremanetan jarri 943 74 82 66an edo idatzi leire@imh.es posta elektronikora.