#ABIAN azoka prest: doako tailerrak ikasle, langabetu eta gurasoentzat.. apuntatu zara?

2013/03/08 01:00:00 GMT+2
Martxoaren 14an zabalduko da #Abian, Debabarrenako I Lanbide Heziketako azoka. Egitaraua eta xehetasunak aurkeztu ditugu gaur parte hartzaileok Debegesan.

ABIAN, Debabarreneko I. Lanbide Heziketa Azoka, martxoaren 14, 15 eta 16an egingo da Eibarren, Armeria Eskolan, Debegesa Garapen Agentziak antolatuta, lanbide heziketako ikastetxeekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Helburu bikoitza du azokak: Batetik, eskualdeko eskaintza formatiboa aurkeztea eta, bestetik, Lanbide Heziketa lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa nabarmentzea, Lanbide Heziketaren eta enpleguaren arteko lotura erakustea, alegia.

Azokan ikastetxeen erakustokiak egongo dira zabalik publikoarentzat. Horrez gain, martxoaren 14an 10.30etan inaugurazioaren ondoren "Lanbide Heziketa eta Ingeniaritzaren eta Enpleguaren arteko harremana” izeneko mahai ingurua eskainiko da erakunde eta enpresen eskutik, eta 14, 15 eta 16an hitzaldi eta taillerak izango dira: "Nola sortu zure enpresa propioa", “Zorionez, zure etorkizuna zure esku dago", “Interneten enplegua bilatzeko tresnak”, eta gurasoentzako coaching saioa: "Seme-alabei beraien etorkizunari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko lanabesak", azken hau IMH-INCRESSek eskainia.

Izena emateko: 943 82 01 10 telefonoan edo pymes[abildua] debegesa.com

ABIAN azokaren egitarau osoa kontsultatu...