IMH Eguna 2019. Emaitzak

2019/02/01 00:00:00 GMT+1
Lehen mailako Mekatronika Eleanitza taldea izan da aurtengo irabazlea. Zorionak irabazleei, parte hartzaileei eta antolatzaileei!
Eguraldiak tregua eman digula baliatuz goizean zehar ospatu dira antolatutako hainbat proba (ikusi 2019 IMH Eguneko egitaraua)

Sailkapena:

  • 1. postua: 1. mailako Mekatronika Eleanitza (1MI ele)
  • 2. postua: 2. mailako Mekatronika Eleanitza (2MI ele)
  • 3. postua: 1. mailako Mekanizatua D (1TMD)

 

Lehen mailako Mekatronika eleanitza taldea izan da bataz-beste proba gehien irabazi dituena eta hortaz aurtengo talde-irabazlea. Parte hartzaile guztien artean sari erakargarriak ere ere zozketatu dira. Azpian duzue irabazle-zerrenda.

Eguerdian minutuko elkarretaratzea eta bertso abestea egin dugu istripuz edo gaixotasunak medio gure ondotik joan zaizkigun kideak eta oraindik ere eraginak jasaten ari direnak eta beraien kide eta senideak gogoan izateko:

Doinua: Maritxu nora zoaz…

  • IMH jaia
  • Beste urte batez
  • Baina hutsune batzuk
  • Nahi ta ezin betez…
  • Keinu txiki, haundi hau
  • Borondate onez
  • Ein daigun irripar bat
  • Beraien omenez!

 

Zorionak denei, antolatzaileei eta eskerrik asko IMHko Kafetegikoei sariengatik eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuari ere IMHKiroldegia erabiltzen uzteagatik!

ZOZKETAn sarituak:

IMHko kafetegiko opariak

5 pintxoko 10 sorta, opil eta freskagarriak eta kirol-kamiseta motxila,  Bertin Trillo, Aitor Ezama eta beste 10 ikasle.


Malecón Zarautz Spa 2 lagunentzat
Paola Bostmans

Ibilaldia zaldian 2 lagunentzat
Manex Errezabal

Urpean igeriteko bataioa 2 lagunentzat
Alejandro Beraza


TALDE IRABAZLEARENTZAT:
Paintball

Mekatronika Eleanitza 1.maila. ZORIONAK!