Txandakako Ingeniaritza: gradu berriaren kredituen baliozkotzea

2012/07/02 15:40:00 GMT+2
Espainian estreinakoz eskainiko den Txandakako Ingeniaritza graduan izena emateko azken egunak

IMHko Txandakako Ingeniaritza Eskolaren Prozesu eta Produktu Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradu berriaikasteko, Goi-mailako heziketa zikloetatik datozen ikasleek 30 eta 39 arteko kredituen baliozkotzeabermatua izango dute.

Lehen deialdirako aurrematrikula epea uztailaren 2an amaituko da. Hautaketa prozesua, hau da, froga psikoteknikoak eta elkarrizketa pertsonala,  uztailaren 3an izango da goizeko 9etan, eta ez da matematika eta ingeleseko frogarik izango, aurreko urteetan izan den bezala.

IMHko Txandakako Ingeniaritzak, prestakuntza akademikoaren eta enpresan ematen den kontratudun lanaren arteko alternantzian oinarritutako ingeniaritzako ikasketa unibertsitarioak eskaintzen ditu.

Enpresan lan eginez lau urteetako matrikularen kostua zero izango dela ziurtatu dezakegu. Gainera matrikularen kostua jeisteko aukera izango da kredituen konbalidazioak direla eta. Beste unibertsitateetan gainditutako hainbat kreditu kontutan izango dira,  beti ere ezagutza adar berekoak direnean.