IMH Txankadako Ingeniaritza Eskolaren 10. promozioak ikasturtea hasiko du

2005/10/13 23:00:00 GMT+1
Ikasturte ofiziala datorren urriaren 20an izango da, eguerdiko 12.00etan Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan eta hizlari gonbidatuak Aingeru Gallastegi, lehen promozioko ikasle ohia eta egun Agme enpresako merkataritza Ingeniaria, eta Joxe Mari Ulazia, Fagor Arrasateko Pertsonen Garapen eta Organizazioko Zuzendaria, izango dira.

Ekitaldiari hasiera emango dio Inaki Irazabalbeitia, IMH Ingeniaritza Eskolako Zuzendariak. Ondoren Joxean Egaña, Makina Erremintaren Institutuko Zuzendariak hitz egingo du. Lehen hitzaldian, Aingeru Gallastegik txandakako ikasketa prozesuak pertsonei eskaintzen dizkien aukerak eta bere kasu pertsonala azalduko ditu. Azkenik, Joxe Mari Ulaziak "pertsona: enpresako oinarrizko balioa" hitzaldiarekin amaituko du ekitaldia.

Autengo ikasturteak ezaugarri berezia du: txandakatzearen aldaketa, alegia. Hamargarren promozioak astean 3 egun enpresan egingo ditu lanean eta 2 egun eskolan ikasten. IMH Ingeniaritza Eskola, Europan 45 urtez arrakasta handia erakutsi duen txandakako formazioan oinarrituta dago; hain zuzen, Frantzian ospe handia duen CESI sareko partaide da (www.ecole.ingenieurs.cesi.fr ). Unibertsitate mailako txandakako formazioan, ikasleak ikasten duen bitartean enpresan lan egiten du, proiektu pertsonal baten arabera. Beraz, formula horretan, zeharo beharrezkoa da ikasle zein enpresaren inplikazioa. Hori dela eta, inguruko enpresek hala eskatuta, Makina Erremintaren Institututak eukal gizarteari txandakako Ingeniaritza formazioa eskaintzea erabaki zuen 1995. urtean.

CESI-IMH Ingeniariaren formazioak bi beharrei erantzuten die: Goi mailako heziketa ziklo industriala edo baliokidea egin duten ikasle gazteei eta enpresan ardura handigoak lortu ahal izateko goi mailako heziketaren beharra sentitzen duten langileei.

IMH Ingeniaritzari buruz informazio gehiago...