IMHk Enpresarean azokan parte hartuko du

2012/09/24 00:00:00 GMT+2
Sektore guztietako enpresek hartuko dute parte urriaren 2an Donostiako Kursaalean antolatu den Enpresarean azokan. Eta guztien elkargune Euskara izango da. Euren produktu edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituztelako batzuek, eta euskaraz lan egiten dutelako besteek.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen proiektua da Enpresarean.

Enpresak eta euskara uztartuz egingo den azoka da Enpresarean. Elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta euskararen erabilerak negozio munduan dituen onurak agerian uztea du helburu.

IMHk datorren urriaren 24rako antolatu duen "30+10, hizkuntza-kudeaketa enpresanmintegiaren 7. edizioa aurkeztuko du Enpresarean urriaren 2ko azokan goizeko 11.35ean Donostiako Kursaalean.