IMHko VI Triatloia

2006/07/28 00:00:00 GMT+2
IMHko 18 lankidek igeriketa, bizikleta eta cross probak gainditu zituzten joan den uztailaren 21ean, Elgoibar eta Mutriku artean egindako saioan

Hasteko igarilariek Mutrikuko igerilekutik abiatu eta mollarrien artean aritu ziren. Olatuak-olatu, aurtengoan Ruben Odriozola izan zen garailea.

Ondoren, txirrindulariak kaskoa jantzi eta Mutrikuko Jarri-Tokiko aparkalekutik abiatu ziren IMHko sarrera arte. Helmuga lehenengoa ikusi zuena berriz ere Ruben Odriozola izan zen.

Txirrindulariek heldu hala, korrikalariei dorsala jantzi eta ziztuan zuzendu ziren Sallobenteko baselizaren hormak ikutu eta buelta egiteko. Hirugarren frogako txapelduna Superbat - Ruben Odriozola izan zen.

Diplomak, ohorezko lore eta burukoak banatu ondoren, parte hartzaile guztiek, antolatzaileek eta animatzaileek hamarretako goxoa izan zuten indarrak berreskuratzeko.

Zorionak eta has gaitezen jada entrenatzen, VII Triatloirako gutxiago falta da eta!

Talde parte-hartzaileak (sailkapenaren arabera igeriketa-bizikleta-krossa):

SUPERBAT

Rubén Odriozola

TRIALARI

Joxean Egaña

Javi López

Roberto Altzerreka

BOLONIA 2006

Bernard Lecat

Inaki Irazabalbeitia

Itziar Egiguren

PATXANGA I

Koro Gabiola

PATXANGA II

Iñaki Iraola

MUXAOLA

Aitor Muniozguren

Olatz Arriola

Ixaka Egurbide

ELGOIBARKO POXPOLINAK

Edurne Bilbao

Ane Iriondo

Susana Azpilikueta

WILLEMEN HIRU KANIKA BIONIKOAK

Imanol Ulazia

Iker Jausoro

Koldo Nuñez Betelu