3.mailako ikasleak IMH Eguneko irabazle

2009/04/16 23:00:00 GMT+1
Apirilean Errioxara joango dira garaipena ospatzera

Eskolara etorri eta jarduera bereziz osatutako eguna izaten da urtero IMHn egiten dena, eta zikloetako eta ingeniaritzako ikasle, irakasle eta langileek lehian aritzen dira hainbat talde-probetan. Aurtengo irabazlea Ingeniaritza Eskolako hirugarren mailakoak izan dira eta opari bezala autobusa eta bazkari edo afaria izango dute egun pasa egiteko.