IMHKo Heziketa Zikloek hasi dute ikasturte berria

2008/09/08 00:00:00 GMT+2
Ikasi eta lan ereduarekin 2. promozioa abiatuko da

Lehen kurtsoan 129 ikasle eta bigarren kurtsoan 120 ikaslekin, guztira 249 alegia, 2008/09 ikasturtea hasi da Elgoibar  IMHn Lanbide Heziketako Zikloentzat. Matrikularen gorakada izan da aurten ere, eta datu positiboa da hau, makina erreminta fabrikatzaile eta erabiltzaileen sektoreak premia baitu langile kualifikatuak lortzeko, batez ere langileen erretiroa dela eta. Matrikula arloka azalduz, Diseinuan 45, Fabrikazioan 84 eta Muntaian 120, ikasleen joera muntai arloko ikasketak egitea dela nabaria da, hau ere positiboa makina erremintak fabrikazio langileekin batera gehien behar duten profila baita. Emakumeak %9 suposatzen du iaztik hona 2 puntu igo bada, igoera xumea da eta %10era ez da iristen azken urteotan.


Iaz estreinekoz abiatu genuen Ikasi eta lan proiektuak aurten ere promozio berria izango du, honela fabrikazioan 24 ikasle arituko dira eta muntaian 32. Hauek abendura arte ikasten egongo dira eta urtarriletik aurrera atsaldez lana egingo dute, txandakatze sistema erabiliz. Ikasi eta lan programa aitzindaria da estatu mailan iaz abiatu zuten 4 ikastetxez gain (IMH, Usurbil, Santurtzi eta Gasteizko Mendizabala) aurten beste 4 ikastetxek eman dute eskaintza (Elorrieta-Erreka Mari, Armeria Eskola, Bidasoa eta Tolosaldea). Honen harira aipatuko dugu IMHn lan eta ikasi txandakatze sistemarekin 12 urteko esperientzia badugula Ingeniaritza Eskolan erabiltzen baita, kasu honetan, enpresan astean 3 egun lanean jarduten dute eta ikasten 2.


Ikasleek gaur izan dute ongi-etorri ekitaldia eta arduradunek azaldu dieten bezala, IMHko goi-mailako zikloetan ikasleek proiektuetan oinarritutako irakaskuntza metodoa erabiliko dute beharrezkoak dituzten gaitasunak eskuratzeko eta eleaniztasun proiektuan ere aurrerapausoak emango dira ikasleek euskaraz, gazteleraz eta ingelesez ikas dezaten.


Heziketa Zikloei buruzko informazio gehiago...