Scribus: lan egin gidekin

Gidak inprimatzen ez diren elementu bisualak dira eta objetuak bere lekuan kokatzeko erabiltzen ditugu.

Gidak horizontalak edo bertikalak dira.

Gidak nola sortu: erregelatik

Nahi dugun lekuan sortu ditzakegu: erregelatik orrialdera arrastatu eta nahi dugun lekuan askatu. Segun ze erregelatik arrastatu dugun , gida bertikala edo horizontala lortuko dugu (goiko erregelatik = horizontala. Ezkerreko erregelatik = gida bertikala)

Hor geratzen da gida. Zer kolorea dauka gida? Giden hobespenetan jarri duguna

Gida baten kokapena nahi badugu aldatu, gainean jartzen gera eta beste leku batetara arrastatu dezakegu. Gida erregelara arrastatzen badugu, ezabatzen dugu.

Esan bezela, gida bertikalak sortzeko --> ezkerreko erregelatik atera behar dugu:

Giden kudeatzailea

Eskuineko klika egiten badugu gida baten gainean gaudenean, Giden Kudeatzailea irekitzen da. Honekin gida bertikalak, horizontalak, zutabeak definitu eta orri guztientzat gidak jarri dezakegu.

Kudeatzaile hau beste era batera atera dezakegu: Orria: Kudeatu Gidak

Orri-sareta ezkutatu egin behar dugu. Horretarako: Ikusi : Erakutsi Sareta desgaitu egin behar dugu

Giden kudeatzailearekin gida batzuk joango gara sortzen. Ezer baino lehen daudenak ezabatuko ditugu

Dagoeneko ez daude gidarik.

Orain 2 gida horizontalak gehituko ditugu, bat 20mm-ra eta beste bat 250mm-ra. Gehitu aukeratzen dugu

eta orain balioa jartzen dugu

Y Posizioan 20 jartzen dugu, teklatuan Return ematen dugu eta listo:

Lehenetsi bezela gidak orriari jarraitzeko daude jarrita: mm-ak orrialdeen 0 posiziotik hartzen dira kontuan, eta ez dira kontuan hartzen marjinak

Beste gida bat gehitu egin behar dugu: Horizontala - 250mm. Giden kudeatzailean gehitzeko esaten dugu:

Bat 0mm gehitzen da:

Eta 0 horren gainean jarrita, 250mm jartzen dugu Y Posizioan, Enter eman eta listo, beste gida horizontala daukagu:

Hemen orrialdea 2 gidekin:

Gidak nola aplikatu orrialde guztiei

Orain gehitu ditugun gidak, geunden orrialdean bakarrik gehitu ditugu:

Nahi badugu orrialde guztietan gida horiek egotea giden kudeatzailearekin egin dezakegu. Lehen geunden orrialdean egonda, Aplikatu orrialde guztiei aukeratu egin behar dugu

Eta listo, orain dokumentu orrialde guztietan gida horiek dauzkagu:

Kontuz!! Hau egiterakoan, orrialderen bat gidaren bat baldin bazeukan, desagertzen da

Gidak blokeatu

Giden kudeatzailearen bidez egin dezakegun beste ekintza bat:  Blokeatu gidak:

Gidak ikusiko litzateke, baina nahi gabe ezingo genituzke mugitu.

Giden kudeatzailearekin zutabeak definitu ditzakegu ere. 2 jarriko ditugu, 10mm zutabe-tartearekin adibidez

Eta hemen orrialdea:

Orain giden kudeatzailean sartzen bagara berriro, ikusiko dugu zer da egin dena:: 2 gida bertikalak izan dira gehituta. Bisualki ez dago ezberdintasunik zutabe eta giden artean, kalkuluak errazteko balio du.