Babeserako 3D maskarak ekoizten Covid19ari aurre egiteko

2020/03/24 22:05:00 GMT+1
Osasun-langileak babesteko IMHk COVIDEUSKADI ekimenarekin bat egin du.

Osasun-langileentzako maskara babesleen 3D inprimaketari egin diogu aste honetan IMHn, Jaurlaritzak Tknikaren bidez bultzatutako COVIDEUSKADI ekimenean parte hartuz.

Harro gaude beste hainbat ikastetxerekin batera elkarlanean aritzeaz, eta gizartearen ongizatean lankidetzan jarraitu ahal izateaz, gure instalazio puntakoenak, gaitasun teknologikoak eta teknikoak erabiliz, COVID-19ren aurkako borrokan erronka berri honi aurre egiteko.

Hemendik, eskerrak ematen dizkiegu IMHko Lanbide Heziketako eta Fabrikazio Aditiboko espezializazio arloko irakasle- eta profesional-taldeari, egiten ari zareten lanagatik, konpromisoagatik eta ahaleginagatik, eta baita boluntario gisa ekimenarekin bat egin duten gure ikastetxeko gainerako profesionalei ere.

Elkarlana da gakoa; izan ere, denok elkarrekin eta aldi berean helburu bererantz biltzen bagara, azkarrago egingo dugu aurrera.