IMHko Heziketa Zikloetako ikasturte berria martxan

2003/09/17 23:00:00 GMT+1
Elearning prestakuntza ohiko ikasgelaren lagungarri

Argazkian IMHko zuzendariak ongi-etorria ematen die lehen kurtsoko arlo ezberdinetako ikasleei.

Joan den irailaren 12an, IMHk Heziketa Zikloetako 2003-2004 ikasturtea hasi zuen, guztira 244 ikaslerekin. Goi Mailako Zikloak (Proiektu Mekanikoen Garapena, Mekanizazio Bidezko Produkzioa, Industri Ekipoen Mantenimendua) eta Erdi Mailakoak (Mekanizazioa) egingo dituzte, arlo guztiak bai A eta bai D ereduetan egin ahal izanik.

Ikasturtean zehar, ikasleek elearning ikastaroak erabiliko dituzte gelan eta lantegian ohiko ikasketei laguntzeko, duten diseinu eta metodologia erraz eta zuzena aprobetxatuz.

Aipagarria da matrikulatutako neska kopurua goraka dijoala, aurten %12 izanik (aurreko bi urteetan %8-10ekoa). Bestalde, ikasleen jatorri anitza dela eta (Elgoibartarrak %25a), Herri Institutuarekin elkarlanean autobusan antolatu dira Ondarru-Mutriku eta Soraluzetik etorri ahal izateko.