Lanbide Heziketako espezializazioko ikasleen esperientziak: Julen
Julenek ziklo hau aukeratu zuen aurrera begira armagintzaren munduan lan egin nahi duelako. Helburu horretara iristeko zer ikasi behar zuen galdetu zien arlo horretan dabiltzan lagunei, eta mekanizazioa bide egokia izan zitekeela gomendatu zioten.
Dualaren jarraipen egunean azaldu ziguna parketatzen dugu:
Nor da Julen?
Ni Julen Oñederra naiz, Mutrikukoa, eta 17 urte ditut, mekanizazio erdi maila zikloa ikasten ari naiz IMHn, eta nire afizioak dira ehiza eta tiro lehiaketak.
Zergatik aukeratu zenuen ZIKLO HAU ikastea?
Ziklo hau aukeratu nuen aurrera begira armagintza munduan lan egin nahi dudalako, horretara iritsi ahal izateko lagun batzuei galdetu nien zer ikasi behar dudan lan postu horretara iritsi ahal izateko, eta mekanizazioa ikasteko gonendatu zidaten.
Zergatik IMHn?
Nire aitona elgoibarren bizi da. Ori dela eta ate irekietara etorri eta pila bat gustatu zitzaidan lekua, makina asko eta ikasteko gaiak politak zirela iruditu zitzidan. Zein da zure iritzia orain arte IMH-n eta dualean ikasi eta bizi izan duzun esperientziari buruz ? Nire ustez oso esperientzia polita da, gaiak gustokoak badira erraz eta ondo egiteko gauza bat dela iruditu zait nahiz eta batzuetan ba zure partetik jarri behar duzun arren. Dualari buruz nire ikuspuntua paregabea da zeren lanean ari nahizen leku berean egiten ari nahiz eta ba oso gustora nago.
Esan ahal diguzu zein den IMHn ikasten pasatako garaitik gehien gustatu zaizuna?
Ba dena kontuan hartuta niri gehien gustatu zaidana da lan postu baterako preparatzen zarela, eta gustokoa bada ba oso polita dela ikastea.
Zein asmo duzu datorren urterako?
Datorren urterako asmoa ikasten jarraitzea da goi mailako mekanizazio zikloa IMHn. Denbora dudan momentu apurretan lanera etortzeko erabiltzen dut beraz bai lanean jarraituko dut.
Zer esango zenioke zurea moduko zikloak ikasteko zalantzan dagoen pertsona bati?
Makinak eta erramintak gustoko baditu hau bere zikloa da, ez da bate zaila norberaren partetik jarri ezkero, esperientzia oso polita da IMHn ikastea.