Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza emango dio Goazen IMHko euskara planari

2005/04/28 23:00:00 GMT+1
Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko foru diputatu Fernando Tapia, Euskararen Normalkuntzako zuzendari nagusi Xabier Huitzi eta teknikaria Gotzon Egia, IMHko instalazioak eta euskarari buruzko plana zuzenean ezagutu zuten joan den apirilaren 28an.

Aldundiko eta IMHko ordezkariekin batera, Elgoibarko Udaleko Euskara Ataleko Zinegotzia, Miren Arrieta eta teknikaria Kristina Zuazubizkar izan ziren, baita IMHko euskara planaren laguntza teknikoaz arduratzen den Ahize Hizkuntza Aholkularitza teknikaria ere.

Euskara planari dagokionez, Joxean Egañak azalpen zehatzak eman zizkien Aldundiko ordezkariei, IMHren jardueren barnean euskararen erabilera uztartzeko asmoak eta helburuak xeheki argituz. IMHk 2005eko planak Gipuzkoako Foru Aldundiren laguntza jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiak esparru sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzetan

IMHko instalazioak ikusi ondoren eta zenbait irakasle, langile eta ikaslerekin mintzatu ostean, Makina Erremintaren Museoa ikusteko aukera izan zuten, metalgintzako eta makina erremintaren industrializazio hastapenaren lekuko.