Facebooken parte hartu: Mezu bat iruzkindu

Dagoeneko lagun pare bat daukagunez, bere jarduera batzuk ikusten ditugu. Ikusiko dugu nola hasi eurekin elkarreragiten.

Lagun baten ekintza bat interesgarria iruditu zaigu, eta iruzkin bat jarri nahi dugu. Jarduera motaren arabera, ekintza ezberdinak egin ditzakegu.

opciones de comentarios
  • 1: Iruzkindu: adibide batekin ikusiko dugu. Gure lagunak egin  edota publikatu duenari buruzko iritzia emango dugu.
  • 2: Atsegin dut: nire lagunak egin edota jarri duena gustuko dut. Ados nago jarri edo egin duenarekin.
  • 3: Taldearekin bat egin: kasu honetan gure laguna talde batean sartu egin da: I LOVE TXAKOLI (Txakolina gustuko dut). Taldearen izenean klik eginez gero, taldea ikustera joango ginateke, eta talde horren edukia gustuko badut, taldearekin bat egin dezaket.
  • Beste aukera bat: Elkarbanatu: nire lagun batek esan duena, nire beste lagun guztiekin elkarbanatuko dut. Nire lagunak idatzi duenarekin argitalpen berri bat sortuko dut.

Ikusiko dugu zein erraza den gure lagunak egin duen ekintzan iruzkin bat jartzea. Iruzkina(1)-n klik egiten badugu, leiho bat irekitzen da eta hor nahi dugun testua idatz dezakegun. Adibidez: "Iepa!!! tu si que sabes... Esto va al manual" idatzi, Iruzkina botoian klikatu, eta kito:

opciones de comentarios

Gure lagunaren argitalpenak iruzkin bat dauka dagoeneko:

opciones de comentarios

Gure lagunari mezu bat helduko zaio (Kontua: Kontuaren Ezarpenak: Jakinarazpenak atalean aukera hori kendu ez badu), bere mezuan iruzkin bat jarri dugula jakinarazteko.

Ekintza horretaz norbaitek zerbait esaten badu, mezu bat helduko zait erantzun bat egon dela esateko (Kontua: Kontuaren Ezarpenak: Jakinarazpenak atalean aukera hori kendu ez badut).