LHren astea: Elgoibarko gazteentzako informazioa eta enpresa-bisita saioak

2011/02/17 00:00:00 GMT+1
Udalaren lehen ekintzako coaching saioa positiboki baloratu zuten Arreiturrera bertaratu ziren gurasoek.

Elgoibarko Udalak gurasoentzat antolatutako saioan, hasteko coaching teknika bat landu zuten Incress aholkularitzakoek, seme-alabenganako komunikazioan errazten lagun dezakeena, eta amaitzeko unibertsitate eta lanbide heziketako ikasketei buruzko enplegugarritasuna eta laneratze datuak (gazteleraz) eman zituzten, Lanbidek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jasotako ikerketa batetik ateratakoak.  Saioa Elgoibarko ikastetxeetako Meka eta IMHko ziklo eta Txandakako Ingeniaritzari informazioarekin amaitu zen. 


Lanbide Heziketa sustatzeko hurrengo ekintza batxiler eta DBHko ikasleentzat informazio saioak eta Elgoibarko Etxe-Tar enpresa bisitatzeko ekintzak egingo dira martxoan.