IMHk eta BLUMek Fabrikazio Aurreratu eta Industria 4.0 esparruan elkarlanean jardungo dute

2020/11/11 15:58:00 GMT+1
Hitzarmenean parte hartu dute Ixaka Egurbide IMH zuzendari kudeatzaileak eta Miguel Moyano Blum Novotest Ibérica enpresako zuzendariak.

IMH-k eta Blum enpresak lankidetza-hitzarmena sinatu dugu Fabrikazio Aurreratuaren eta Industria 4.0 arloan.

Elkarlanean prestakuntza eta dibulgazio teknologikoko hainbat ekintza egingo ditugu, bai eta erakustaldi teknikoak eta fabrikazio-prozesuak neurtzeko eta egiaztatzeko garapenak ere.