Lanbide heziketako Fabrikazio Aditiboko kurtsoa prestatzeko proiektua garatzen

2022/05/30 17:50:00 GMT+2
IMH Campus-Lanbide Heziketako irakasleak Bartzelonan izan dira proiektu-kideekin.

2022-2023 ikasturtean IMH Campusen martxan jarriko dugun Lanbide Heziketako Fabrikazio Aditiboko kurtsoa prestatzeko proiektu bat lantzen ari gara.

Joan den astean IMH Campus-Lanbide Heziketako Mónica Gil, Juan Ignacio Irizar, Rubén Odriozola eta Inazio Sudupe irakasleak Bartzelonan izan dira, parte hartzen ari garen proiektuko kideekin informazioa alderatu, edukiak sortu, esperientziak partekatu eta Ethazi ikuspegia lantzeko.

Beste erakunde parte hartzaileak dira Nafarroako Virgen del Camino, Escola del Treball eta Nafarroako Irudi3D enpresa.

Proiektuak Espainiako Hezkuntz eta Lanbide Heziketako Ministerioaren diru laguntza jaso du.

Proiektuaren izena: Lanbide heziketako Fabrikazio Aditiboko kurtsoa.