Elgoibarko Lanbide Heziketaren Jardunaldiak

2014/03/12 01:00:00 GMT+2
Elgoibarko industria eta bertako prestakuntza eskaintza bultzatzeko asmoz Elgoibarko Udalak 5. edizioa antolatu du. Lehenengo saioa martxoaren 18an izango da, IMHk eta MEKA Lanbide Eskolak lanbide heziketaren inguruan egiten duten prestakuntza eskaintzari buruzkoa.

Gure udalerriaren etorkizunerako Elgoibarko industria eta bertako prestakuntza eskaintza bultzatzea garrantzitsua dela jabetuta dago Elgoibarko Udala. Hori dela eta, hainbat jarduera bideratzen ditu, berariaz, esparru estrategiko hau indartzeko.

Jarduera hauetako bat da gure udalerrian lanbide heziketaren astea sustatzea. Ildo honetatik,  lau urte daramatza Udalak bigarren hezkuntza ikasten ari direnei, bai eta horien gurasoei zuzendutako informazio eta jarduera kanpainak egiten. Horien artean, nabarmentzekoa da gure herrian lanbide heziketaren eta ingeniaritza dualaren inguruan eskaintzen diren prestakuntzari buruzko dinamikak, eta gure herriko gazteek Elgoibarko enpresa batera egiten duten bisitaldia.

Jarduera horiek aurreko urteetan izan duten harrera ona kontuan izanik, aurten, Elgoibarko Udalak bosgarren edizioa aurkeztu du. Bosgarren edizio honetako jarduerak martxoaren 18an jarriko dira abian, eta apirilaren 4ra arte luzatuko dira.

Lehen jarduera:

  • Martxoak 18: langabetuentzako eta DBH 4ko, Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleentzako eta haien gurasoentzako, eta interesa izan dezakeen edonorentzat. 19:00etatik 20:00etara, Arreiturre-Meka Institutuko bilera-gelan (Bernardo Ezenarro eraikinean), IMHk eta MEKA Lanbide Eskolak lanbide heziketaren inguruan egiten duten prestakuntza eskaintzari buruzkoa.

 

HURRENGO INFORMAZIO SAIOA IMH-N...