Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak aste buruetan irekiko du

2009/04/01 00:00:00 GMT+2
Aste Santutik aurrera, ordutegi berriarekin bisitak sustatu nahi ditu eta publikoari aukera gehiago eman.

Makina Erremintaren Museoak urtero antolatutako bisita ugari jasotzen ditu bai enpresa eta baita ikastetxeetatik. Orain arte lantegiko orduetan zabaltzen zuen eta ordutegi hau publiko irekiarentzat motz gelditzen zen. Beraz, 2009ko Aste Santutik aurrera, eta Aste Santuan ere bai, larunbat, igande eta jai egunetan irekiko du goizez hiru orduz. Abuztuan ere egongo da irekita, goizez eta abuztuko astelehenetan ordea itxi egingo du.

Informazio gehiago: www.makina-erremintaren-museoa.com

ORDUTEGI BERRIA:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 13:00 eta 14:30 – 17:30
  • Aste Santutik (hau barne) – Urrira: larubatetan, igande eta jaiegunetan; 11:00 -14:00
  • Abuztua: asteartetik igandera; 11:00 -14:00.Astelehena itxita