IMHko Eguzki car zirkuitu-pistan: lehen proba gaindituta!

2011/06/17 00:00:00 GMT+2
Heziketa zikloetako irakasleek tailerretik atera dute estreinakoz carbono zuntzezko eguzki plakadun car autoa pistan proba pilotua egiteko eta, eguzkiak gogoz jotzen zuela, proba bateria agortu gabe iraun du, eta horrez gain etengabe kargatzen joan da.

IMHko heziketa zikloetako diseinu, fabrikazio eta muntai arloko 10 irakaslek osatutako taldeak proiektu berria abiatu zuen 2010eko irailean, Tknikak eraikitako eguzki-autoaren prototipoa optimizatzeko asmoarekin. Car edo autoa eguzki energiarekin elikatzen da (carbono zuntzezko plaka eta litiozko bateria) eta epe honetan hobekuntza mekaniko eta elektronikoak egin dizkiote, autoaren transmisioko eta kontsumoaren optimizazioa lortzeko. Helburua da 2011ko udazkenean IMHko ikasleek gidari bezala Murtziako Solar Racen parte hartzea.

Proba gehiago egingo ditugu epe motzean eta herritar gazteei eguzki-carrean sartu eta pilotuak bezala ibiltzeko aukera ematen saiatuko gara.