Ikastaroa: Proiektu-buru 2. mintegia, Idekorekin ekarlanean

2008/05/09 00:00:00 GMT+2
Proiektu-burua profil giltzarrietakotzat identifikatu da AFMk makina erremintaren sektorean egin zuen gaitasunei buruzko diagnostikoan

Sektorean sortzen ari den profiletako bat Proiektu-burua da. Makinak geroz eta pertsonalizatuagoak egiten dira; ondorioz eskaera bakoitza proiektu bezala lantzen da hasieratik eta makina erosleari eman arte. Proiektu-buru irudiak ein batean eskaera negoziatzen duen komertzialaren ezaugarriak berreskuratzen ditu eta bezeroarekin zuzenean arituko dena izango da; diseinatzailea ere izango da, makinaren diseinuaren arduraduna izango baita eta ekoizlearena ere, fabrikazio eta muntaiaren jarraipena egingo baitu. Proiektu bakoitzaren hiru oinarriak bermatuko ditu, hau da, kalitatea, kostua eta epeak.


  • Nori zuzendua: Garatzen ari diren proiektu-buruak eta ildo honetan garatzea nahi duten bulego tekniko, komertzial eta ekoizpen arloko teknikariak.
  • Datak: 2008ko Maiatzaren 29etik – uztailaren 3ra arte
  • Tokia: IMH
  • Iraupena/ordutegia: ostegunetan, 15.00-19.00etan.
  • Ikastaroaren kostua: 350€. (IMHBAZKIDEtuak 315 euro).
  • Izena emateko epea: 2008ko maiatzak 25
  • Interesatuak deitu IMHra 943 74 41 32 Ane Iriondo edo harremanetan jarri

Proiektu-burua mintegia, Triptikoa...