Sarrera profila

Sarrera-profilerako, profil zientifiko, tekniko eta industriala duten titulazio guztiak onartzen dira. Titulazioak atalean ikus daiteke zein diren.

TITULAZIOAK

    Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Gradua

    Ingeniaritza Elektronikoko Gradua

    Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
    
    Ingeniaritza Elektrikoko Gradua

    Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

    Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

    Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua

    Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

    Telekomunikazioko Teknologiako Ingeniaritza Gradua

    Fisikako Gradua/Lizentziatura

    Matematikako Gradua/Lizentziatura

    Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua

    Aurrekoen baliokideak diren beste gradu edo titulazio batzuk

 

 

MERITUEN BALORAZIOA

Masterraren batzorde akademikoak zer hautagai onartu erabakiko du, balorazio-irizpide hauek kontuan hartuta:

  • Espedientea: Espediente akademikoa eta egindako espezialitatea balioetsiko dira (% 50)

  • Curriculuma: Curriculuma eta lan-esperientzia balioetsiko dira (% 15)

  • Ingelesa: Ziurtagiri ofizialak eskatuko dira (% 10, B2-tik gorakoa, gehienez C1)

  • Euskara: Ziurtagiri ofizialak eskatuko dira (% 5, gehienez C1)

  • Atzerriko beste hizkuntza batzuk: Ziurtagiri ofizialak eskatuko dira (% 5, gehienez C1)

  • Bestelakoak Elkarrizketa pertsonala (% 15)