Izen-ematea eta matrikula 2024-25

  • Fabrikazio Digitalaren Unibertsitate Masterrean izena emateko laguntza behar baduzu, banakako hitzordua eskatu edo gure instalazioak bisitatu nahi badituzu, jarri harremanetan formularioa betez, telefonoz 613 07 58 22 deituta (Leire Alberdi) edo "graduondoak.ehu@imh.eus" helbidera idatzi.

 IMH Campus -  Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskola - Azkue auzoa, 1 - 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)

 

Argibideak

 
 

 

  • Izen emate epeak:

    • 1. epea: 2024ko martxoaren 4tik 27ra.

    • 2. epea: 2024ko maiatzaren 27tik 31ra.

    • 3. epea: 2024ko uztailaren 4tik 8ra.

    • 4. epea: 2024ko irailak 2tik 6ra. 

      1. eta 2. epean izena ematen duten ikasleek lehentasuna izango dute plazak esleitzeko orduan. 3. eta 4. epeak irekiko dira plazak librerik egongo balitz.

  • Izen-ematea Online egingo da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    • NANaren fotokopia, egoitza txartela, nortasun txartela edo pasaportea (UPV/EHUko ikasleek ez dute halakorik aurkeztu behar).

    • Ikaslearen ziurtagiri akademikoaren fotokopia, titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak adierazita (UPV/EHUko ikasleek ez dute halakorik aurkeztu behar).

    • Bestelako merezimenduak:

      • Hizkuntza maila egiaztatzen duen agiria.

      • Ikasleak egindako lanak, artikuluak edo argitalpenak.

      • Bestelako merezimenduak (gomendiozko gutuna…)

    • Gaztelaniaz bertako hizkuntza-gaitasunik ez duten hautagaiek hizkuntza horretan duten gaitasun-maila egiaztatu beharko dute.

    • Homologatu gabeko atzerriko titulazio bat duten ikasleek, lehenago aipatutakoez gainera, beste dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

      • Tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren zinpeko itzulpena, EAEko hizkuntza ofizialetako batean. Ikasleak egin nahi duen masterra ingelesez irakatsiko bada, nahikoa izango da titulua eta ziurtagiri akademikoa ingelesez egotea.

      • Ziurtagiri akademikoko batez besteko nota baliokidea

      • Informazioa kontsultatu eta eskaera egin hemen.   

 

   

    • 1. epea: 2024ko martxoak 6tik, 2024ko apirilak 12ra

    • 2. epea: 2024ko ekainak 3tik 7ra

    • 3. epea: 2024ko uztailak 9tik 11ra

    • 4. epea: 2024ko irailak 9tik 11ra

    • 1. epea: 2024ko apirilak 16. Posta elektronikoz jakinaraziko da.

    • 2. epea: 2024ko ekainak 11. Posta elektronikoz jakinaraziko da.

    • 3. epea: 2024ko uztailak 12. Posta elektronikoz jakinaraziko da.

    • 4. epea: 2024ko irailak 12. Posta elektronikoz jakinaraziko da.

Enpresa bilaketa prozesua hasteko beharrezkoa izango da 300 €-ko transferentzia egitea. Aurreratutako kantitatea matrikulako fakturan deskontatuko zaio ikasleari. Kontu zenbakia: ES57 2095 0556 9810 6149 4034. Kontzeptua: Izen-Abizenak_plaza erreserba 1. Agiria graduondoak.ehu@imh.eus helbidera bidali beharko da.

    • 1. eta 2. epeetako hautagaiak: 2024ko apirilak 17tik, 2024ko ekainak 28ra.

    • 3. eta 4. epeetako hautagaiak: 2024ko uztailak 13tik irailak 23ra.

    • Enpresak zuzenean jarriko dira harremanetan hautagaiarekin.

 

 

Enpresek Eskolari jakinaraziko diote zeintzuk izan diren hautatutako ikasleak. Hortik aurrera, Eskolak hautagaiei adieraziko die erabakia. Enpresa bat baino gehiagok hautagai bera aukeratu badu, hautagaiak erabaki beharko du zein enpresatan egingo duen masterra. Hautagaiak, egun batetik bestera konfirmatu beharko du hartutako erabakia.

 

    • 1. eta 2. epeetako hautaketan oinarrituz: 2024ko uztailak 2. Posta elektronikoz jakinaraziko da.

    • 3. eta 4. epeetako hautaketan oinarrituz: Enpresa eta ikaslearen onarpena dagoenean ikaslea onartutzat hartuko da. Ikaslearen onarpen dataren arabera egingo da onarpena plazak bete arte.

Behin betiko onartua izandakoan hautagaiak 600 €-ko ordainketa egin beharko du plaza erreserba gauzatzeko. Aurreratutako kantitatea matrikulako fakturan deskontatuko zaio ikasleari. Kontu zenbakia: ES57 2095 0556 9810 6149 4034. Kontzeptua: Izen-Abizenak_plaza erreserba 2. Agiria graduondoak.ehu@imh.eus helbidera bidali beharko da.

 

  • Matrikula epea 1. maila: 

    • 1. epea (1. eta 2. epeetan behin betiko zerrendan onartuak): 2024ko uztailak 8tik 12ra.

    • 2. epea (ondoren onarturikoak): 2024ko irailak 16tik 27ra

  • IMHn pertsonalki edo graduondoak.ehu@imh.eus helbidera ondorengo dokumentazioa bidalita egingo da matrikula:

  1. Matrikula-inprimakia (eranskina)

  2. SEPA Zuzeneko Zordun (eranskina)

  3. Estatistika-datuen inprimakia. (eranskina)

  4. Argazki 1

  5. NANa (Indarrean egon behar du) (Pasaportea atzerritarrek bakarrik)

  6. Sarbidea ematen duen titulua edo eskatu izanaren ordezkagiria. Fotokopia konpultsatuta edo fotokopia eta jatorrizkoa egiaztatzeko.

  7. Hizkuntza mailaren merituak aplikatu nahi izan ezkero, hizkuntza akreditazioak. Fotokopia konpultsatuta edo fotokopia eta jatorrizkoa egiaztatzeko.

  8. Matrikularen zenbatekoan kenkaria edukitzeko eskubidea izanez gero, hori egiaztatzeko dagokion agiria aurkeztu beharko da matrikula egiterakoan. Familia ugariaren kasuan, Diputazioak luzatutako egiaztagiria entregatu beharko da.

  • Matrikula epea 2. maila:  2024ko uztailak 16tik 19ra .
  •  

    _________________________________________

    Tasa eta gastuak

    • Masterraren zenbatekoa guztira: 12.700 € (90 ECTS - Lehenengo matrikulan). Zenbateko hori honako kontzeptuetan banatuko da:

      • Lehen ikasturtea. 60 ECTS, 8.466,67 €, honela banatuta: 1.500 € ordainketa bakarra urrian, gainontzekoa hurrengo 6 hilabeteetan. Azken hilabetean leku erreserbagatik ordaindutakoaren deskontua egingo da.

      • Bigarren ikasturtea. 30 ECTS: 4233,33 €, 4 hilabetetan banatuta.

         

       

      * Ikasgaien bigarren eta ondorengo matrikulek gainkostua izango dute:

      MASTERRA

      LEHENENGO

      MATRIKULA

      BIGARREN

      MATRIKULA

      HIRUGARREN

      MATRIKULA

      LAUGARREN

      MATRIKULA

      DIGITAL MANUFACTURING

      141,11 €/ECTS

      156,81 €/ECTS

      176,39 €/ECTS

      211,18 €/ECTS

       

      • Eskola Asegurua derrigorrezkoa da ikasketa ofizialak egiten dituzten ikasle guztientzat, irailaren 1erako 28 urte beteak dituztenek izan ezik. Eskola aseguruaren urteko kuota 1,12 €-koa da.

      • EHU ikasle Asegurua. Derrigorrezkoa da UPV/EHUko ikasle guztientzat eta matrikularekin batera egiten da. Matrikula-gastu finkoak, oinarrizko istripu-asegurua barne: 30,68 €

      Beste prezio batzuk

      • Ziurtagiri akademikoa: 27,96 €

      • Ikasketa espedientea lekuz aldatzea: 27,96 €

      • Titulua: 190,17 €

      Bonifikazio-eskaerak

      Matrikularen prezio publikoaren kenkaria jasotzeko eskubidea izanez gero, berau egiaztatzeko dagokion agiria aurkeztu beharko da.

      • Kategoria orokorreko familia ugaria

      • Kategoria bereziko familia ugaria

      • Terrorismoaren biktimak eta euren familiak

      • Desgaitasuna duen ikaslea (% 33etik gorako indizearekin)

      • Familian desgaitasuna duen duen kideren bat izatea (% 65etik gorako indizearekin)

      • Genero-indarkeriaren biktima

         

     

    Bestelakoak

    Inskripzioa bertan behera uzteko ondorio ekonomikoak

    Izen-ematearen epe barruan aurkeztutako inskripzioa baliogabetzeko eskaerak matrikula ordaintzeaz salbuetsita egongo dira, baina ez dute erreserba egiteko garaian ordaindutako zenbatekoa berreskuratuko.

    Epez kanpo aurkeztutako baliogabetze-eskaerek ez dute ordura arte ordaindutako zenbatekoa berreskuratuko, eta geratzen diren hileko ordainketak egin beharko ditu.

    Hautazko irakasgaiak

    • Hautazko irakasgaiak eman ahal izateko, hiru ikasle izan behar dituzte matrikulatuta gutxienez.

    • “Industry trends” hautazko irakasgaiak erakusketa eta kongresuen bisita darama programaren baitan. Bidaien gastuak ikasleak ordaindu beharko ditu.

    Beharrezko baliabideak

    Ikasleak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du eskola presentzialetara. (Sistema eragilea Windows)

    Ordenagailu eramangarriaren gutxieneko ezaugarriak:

    • Prozesadorea: Intel i5 edo goragokoa (Intel i7 onena)

    • RAM: 8 Gb

    • Diskoa: SSD 480 Gb

    • WIFI sarea: RJ45 sare-konektore gomendagarria

    • W10 sistema eragile profesionala (64bit) edo goragokoa.

    • Pantaila minimoaren bereizmena: 1920 x 1080