Eredu Duala
Metodologia
Masterra garatzeko eredua Duala da, hau da, hiru aktore nagusiek (unibertsitatea, enpresa, ikaslea) elkarlanean dihardute eta abiapuntutik helburu komuna partekatzen dute.
Unibertsitateaz gain, enpresa ere ikasteko eta konpetentziak garatzeko ingurunea da, prozesuan modu koordinatuan eta planifikatuan integratzen delarik.
Masterraren hezkuntza programak Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia darabil ikasgaien irakaskuntzan.
Programa gure inguruneko enpresekin diseinatu dugu elkarlanean; enpresek edukien definizioan eta haien irakaskuntzan ere parte hartzen dute.
DUALA Enpresan
Ikaslea prestakuntza-kontratu DUALAren bidez kontratatua izango da 2 urterako, gutxienez lanaldiaren %50ean.