MURILLO Nieves

Hezkuntza akademikoa

Materialen Fisikan doktorea UPV/EHUn 1997tik eta doktoregoko sari berezia. Bere ikerketa-jarduera Materialen Zientzia eta bere printzipio fisiko eta kimikoak ezagutzean oinarritzen da.

Curriculum laburra

Material magnetikoen eta supereroaleen ezagutza aplikatuaren esparruan hasi zuen bere ibilbidea, hainbat zentrotan, besteak beste, Stuttgarteko (Alemania) Max- Planck Instituten, Parmako (Italia) Materiali Per Elettronica E Magnetismo IMEM-CNR Institutuan eta Madrilgo CSICen Materialen Zientzia Institutuan. Ramon y Cajal kontratatu dute lehen deialdietan, eta ondo gainditu du I3 ebaluazioa.

Gaur egun, TECNALIAko Industria eta Garraio Dibisioko sentsore eta Energy harvesting sistema berriak garatzeko jardueraren buru da, Smart System-en jardueren esparruan, eta UPV/EHUk, Tecnaliak eta DIPCk osatutako Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campuseko hiru espezializazio-arloetan aktiboki parte hartzen du. Bere esperientziaren ardatza material eta sentsore adimendun eta aurreratuak garatzea da, substantzia kimiko eta biologikoak detektatzeko/identifikatzeko, sentsoreak garatzeko nanomaterialen sintesi eta fabrikaziotik abiatuta, bai eta mikro/nano-teknologietan oinarritutako eragingailu piezoelektrikoen garapen eta kontroletik abiatuta ere. 40 argitalpen baino gehiago egin ditu, nazioarteko kongresuen antolaketan parte hartu du eta txosten gonbidatuak egin ditu segurtasun zibila hobetzeko mikro/nano-teknologien arloko nazioarteko foroetan. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren Ikerketarako Ibilbidearen eta Ikertzeko ahaleginaren Sariak jaso ditu Arrisku eta Larrialdiei buruzko XI. Jardunaldien esparruan. Europako Batzordeko Community of Users (CoU) erakundeko kidea da. Bere ikerketa-esparrua ezagutza sortzean eta material, sentsore eta jardule adimendunen arloan duen transferentzian kokatzen da.