MUNIAIN CABALLERO Unai

Prestakuntza akademikoa:

  • Fisikan graduatua
  • Zientzia eta teknologia kuantikoetan masterra
  • Irakasleen prestakuntzan masterra
  • Nanoegituren fisikan doktorea

Hizkuntza-eskakizuna:

Elebiduna

Curriculum laburtua:

Fisikako Gradua, Zientzia eta Teknologia Kuantikoetako Masterra, eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzarako Masterra egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Horrez gain, Nanoegituren Fisikako Doktoretza burutu zuen Donostia International Physics Center-en, EHUren bidez. Gaur egun, irakasle da IMH Campusen (EHUri atxikitako zentroa), Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Ingeniaritza Graduan. Bertan, Fisika II eta Matematika II irakasgaiak ematen ditu. Irakaskuntza jardunarekin batera, ikerkuntzan ere dihardu; bere ikerketa-lerro nagusia ikaskuntza-fabrika birtualen garapenean oinarritzen da.