LARRAÑAGA JAURRIETA Garazi
Prestakuntza akademikoa:
- Gradua Ingeniaritza Mekanikoan (EHU)
- Masterra Material Aurreratuen Ingeniaritzan (EHU)
- Masterra Biomedikuntzako Ingeniaritzan (VIU)
- Doktoregaia Kimika Aplikatu eta Material Polimerikoetan (EHU)
Hizkuntza-eskakizuna:
Elebiduna
Curriculum laburtua:
Ingeniaritza Mekanikoko gradua Euskal Herriko Unibertsitatean lortu ostean, Material Aurreratuen Ingeniaritzako Masterra osatu zuen. Bigarren master bat ikasi zuen Valentziako Unibertsitate Internazionalean, Biomedikuntzako Ingeniaritzan. Gaur egun, irakasle bezala egiten du lan Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolan (EHUri atxikitako zentroa). Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduko lehen mailako Matematika II eta Fisika II eta bigarren mailako Termodinamika irakasgaietan hain zuzen ere. Hortaz gain, UPRAISE eta VLF4EU proiektuetan egiten du lan.