LARRAMENDI AZKOITIA Juanjo
Prestakuntza akademikoa:
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna
Hizkuntza-eskakizuna:
Elebiduna
Curriculum laburtua:
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (1990) Sarrikoko Unibertsitatean (Bilbo). Irakaslea da Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolan (EHUri atxikitako zentroa), Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Graduan. Hain zuzen ere, irakasgai hauek ematen ditu: "Enpresaren Ekonomia" eta "Antolakuntza eta Kudeaketa Industriala". Gainera, Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-teknikaria denez, ISO 45001 kudeaketa-sistemaren arduraduna da IMH Campusen. Irakasle jarduteaz gain, aholkularitza-jarduera garatzen du IMH Campusen bezero diren zenbait enpresatan, honako arlo hauetan: kalitatea kudeatzeko sistemak (ISO 9001), etengabeko hobekuntza (Lean Manufacturing), kostuak kudeatzeko sistemak, aurrekontuak eta balantzeen analisia.