GOROSPE ARRIETA Jaione

Prestakuntza akademikoa:

  • Mekanika, Material eta Prozesuetako masterra
  • Ingeniaritza Gradua
  • Industria Ingeniari Teknikoa, Mekanika espezialitatea
  • Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria, Laneko Segurtasun eta Higieneko espezialitateak

Helbide elektronikoa:

gorospe@imh.eus

Hizkuntza-eskakizuna:

Elebiduna

Curriculum laburtua:

Industria Ingeniaritza Teknikoa, Mekanikan espezialitatea Mondragon Unibertsitatean. Ingeniaritza Gradua eta Mekanika, Materialak eta Prozesuetako Masterra ENSAMen. Eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria Lea Artibai Ikastetxean, Laneko Segurtasun eta Higiene espezialitateetan. Gaur egun, irakasle da Elgoibarko Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako zentroa), eta Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Graduan irakasten du eta ikasleen enpresa-jarraipeneko arduraduna da (ikasleek euren txandakatze-fasea egiten duten enpresetara bisitak eginez). Era berean, Ikerketa Zientifiko Teknologikoak eta Gradu Amaierako Lanak zuzentzen ditu, eta epaimahaietan parte hartzen du. Gainera, Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruko formazioa ematen du IMHko enplegurako prestakuntzaren arloan, eta lan komertzialak egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan eta, batzuetan, Nafarroako eta Kantabriakoetan ere.