CEARSOLO ARANBERRI Xabier

Prestakuntza akademikoa:

  • Industria Ingeniaritzako doktorea
  • Industria Ingeniaritza Mekanikoko lizentziaduna

Hizkuntza-eskakizuna:

Elebiduna

Curriculum laburtua:

Ingeniari teknikoa Mondragon Unibertsitatean, Ingeniaritza Mekanikoko lizentziaduna Lausanneko EPFL unibertsitatean eta Industria Ingeniaritzako doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Irakaslea da Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan (UPV/EHUri atxikitako zentroa) Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Graduan, Oinarrizko Mekanika eta Adierazpen Grafikoa ikasgaietako irakaslea izanik eta Gradu Amaierako eta Ikerketa Zientifiko Teknologiko proiektuak zuzentzen dituelarik.

Honetaz gain, bere jarduera nagusiak ikerketa eta inguruko enpresekin batera berrikuntza proiektuak garatzea dira IMHko ASMAOLA departamenduan. Bestalde, IMHko Gehitze Bidezko Fabrikazio guneko arduraduna da eta teknologia honen inguruan IMHk eskaintzen duen Berezko Titulo Unibertsitarioaren zuzendaria ere.