ARTETXE ELORZA Egoitz

Prestakuntza akademikoa:

  • Ingeniaritza Mekanikoko doktorea
  • Ingeniaritza Mekanikoko masterra: Diseinu eta fabrikazioa
  • Industria-ingeniaria

Hizkuntza-eskakizuna:

Elebiduna

Curriculum laburtua:

Industria Ingeniaritzako titulazioa eta Ingeniaritza Mekanikoko masterra : Diseinu eta fabrikazioa  egin ditu, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (Euskal Herriko Unibertsitatea). Ingeniaritza Mekanikoko doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Azken urteetan, osagai aeronautikoak bost ardatzetan mekanizatzeko prozesuarekin lotutako ikerketa-proiektuetan aritu izan da. Irakaslea da Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan (UPV/EHUri atxikitako zentroa), Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Graduan. Irakasgai hauek ematen ari da edo eman ditu: Makinen diseinua eta dinamika, Oinarrizko mekanika, Banakako Formakuntza Proiektua, Berrikuntza-proiektuak eta Fluidoen Ingeniaritza. Halaber, Ikerketa zientifiko teknikoak eta gradu amaierako lanak zuzentzen ditu eta hauen epaimahaietan parte hartzen du. Bi promoziotako tutore akademikoa izan da, eta beste promozio bateko enpresako jarraipen tutorea baita.