ARANA LOPEZ Maider

Prestakuntza akademikoa: 

  • Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza Gradua
  • Industria Ingeniaritzako Masterra
  • Ingeniaritza Mekanikoan Doktorea

Hizkuntza-eskakizuna:

Hirueleduna

Curriculum laburtua: 

Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritzan Graduatua Mondragon Unibertsitatean, Industria Ingeniaritzako Masterra egina Mondragon Unibertsitatean, eta Ingeniaritza Mekanikoko Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolako irakaslea (Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako zentroa), bertan Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduko irakasgaiak ematen ditu. Zehazki, Fluidoen Ingeniaritza irakasgaia ematen du. Aldi berean, Fabrikazio Aditiboko (FA) teknologiaren inguruko ikerketa eta industria-proiektuak garatzen ditu IMH Campuseko Fabrikazio Aditiboko departamentuan.